Wednesday, December 27, 2006

Komunitate berria: eduvlogs

Hezkuntza mundu zibernetikoan komunitate berri bat sortu da: Bideoa erabili nahi duten hezitzaileen bloga. Hau da Edu-video-logs izenarekin, Hezitzaileak +bideo erabiltzaileak + bloggariak elkartu nahi ditu.
Bere inguruan, e-irakasle esperientziadunak daude, Gorka Palazio edo Carlos Castaño bezala. Helburua argi dago: hauxe lortu nahi dute
"una televisión educativa de almacenaje o televisión IP (IPTV)".
Ea itzulpen egokia asmatzen ote dudan:
  • zenbait bideo ekoizpen igotzeko edo gordetzeko blog bat izango da: irakurri eta idaztekoa.
  • denon eskura egongo dena, ikusteko, bajatzeko (zenbait kasutan) eta eskuratzeko: Internet da plataforma.
  • erabiltzaile guztien iritziak eta gomendioak jasotzeko aukera ematen duena: zenbat eta gehiago erabili hobe denontzat!
  • heziketa komunitate osoari eskaitzen zaion zerbitzu irekia da, partner potenteen laguntzarekin: you win, we win!
Beraz Web 2.0ren ezaugarri gehienak beregan dituena. Zu ere animatzen zara bisitatzen? Eta parte hartzen?

Thursday, December 14, 2006

FireFox eguneratu Linuxen

Duela gutxi Linux Ubunturekin (EHUX distribuzioaren eskutik) hasi naiz nire askatasuna dastatzen:
  • hasteko eta bat sistema aukeratzeko askatasuna (zein erabaki gogorra)
  • eta jarraitzeko zein bertsio edo sapore erabili: Ubuntu, Suse, Aurox, ....
Hilabete pare bat pasatu ondoren, zenbait ordenadore liberatu ditut Windowsen uztarri astunetik.

FIREFOX 2ra EGUNERATU

Baina aukera guzti horiek mugatuta aurkitu ditut, FireFox berria instalatzeko orduan. Zer egin nezakeen? Googlera jo, idatzi "como instalar Firefox" eta hara non, batek baino gehiagok arazo bera aurkitu dutela. Besteak beste Ecuadorreko Linux Taldeko partaideak.
Beraien ideak hartuz, eta esperimento pare bat egin ondoren, post hau idaztera animatzen naiz, euskaldunek ere zerbait gehiago topa dezagun, errez eta xamur lortu dezagun.

Tuesday, December 12, 2006

Ikasketa kolektiboaren eragileak

Duela gutxi aldizkari interesgarri bat eskuratu dut (bertan ekarpen txiki bat egin nuelako) idazten duten zenbait adituren ideiak ezagutzeko aukera paregabea emanez. Bere izena "Organización y Gestión Educativa" da; bere akronimoak belarrira arraro xamar jotzen badu ere: OGE (ez dadila aspaldiko OJEren antzekorik izan!)
Kontua zera da, Alejandro Camporen artikulu argia bezain txukuna aurkitu dudala Ikasketa Kolektiboa eta ikastetxeetako zuzendaritza elkarlotuz. Bere osotasunean irakurtzea merezi du, baina hiru ideia aterako ditut bertatik.
Zuzendaritzak ikasketa kolektiboak eragin behar ditu, ez horrenbeste ikasketak helburu bezala bilatuz, , baizk eta ikasten ikasteko, hau da, konpetentziak eskuratzeaz gain, konpetente izaten jarraitzea da gakoa. Eta hori jarrera hauetan islatzen da:
  • Malgutasunarekin egokitzen den bitartean, nortasuna eta zuzenbidea mantenduz
  • garapen egonkorraren gaitasunean
  • Arazoen (eta gatazken) ebazpenera begiratuz
  • Eguneroko lanaren zerikusia duten ikasketak eginez
  • Taldeka ikastea, kolektiboki ikastea, denon (eta erakundearen) onerako
Alejandroren iritziz, erakunde guztiek gaitasuna duen jendea erakartzea da. Edo/ta bestela, gaitu, hau da jende hori gaitasun hauekin jantzi.
Eta horrek bi gauza suposatzen ditu:
  1. banakako ikasketak
  2. konpetentzia kolektiboa (lehena egoteagatik ez du bigarren hau suposatzen) erakundearen aldaketetan agertuko dena.
Eskerrik asko Alejandro Camposi bere ideiengatik, eta eskerrik asko OGEri ikasteko eman didan aukeragatik!