Sunday, May 30, 2010

Harpidetza nola egin blogetan

Blog batean idazten den guztia, zure posta elektronikoan jaso dezakezu, modu errez baten, eta eroso-eroso irakurtzeko.
Harpidetza bat baino ez duzu egin behar.
NOLA HARPIDETU?
Prezin jarri dut azalpen xume bat GDKOBn harpidetza egiteko.

Saturday, May 29, 2010

Bilbao Arte & Kultura

Unibertsitatearen aterkiaren babespean, Bilbo arte eta kulturaren gunea bihurtuko da uda honetan: eszena, teknologiak, osasuna, gizarte gaiak, hezkuntza...

EMAKUMEEN OSASUNA AZTERGAI
Zenbait ikastaro izango dira beste batzuen artean emakumeen egoera aztertu eta hobetzen saiatuko dena. Agurtzane ortiz eta Elena Diaz Ereñoren gidaritzapean, ondoko gaiak jorratuko dituzte:
Mujeres saludables Aurrera bidean, El sexo sentido; Engordar o adelgazar: ¿es ésa la cuestión?, Mens sana in corpore femineus, Salud mental de las mujeres eta abar luze bat.
Izena emateko epea irekita dago oraindik: animatu zaitez!

Thursday, May 20, 2010

Tanya Byron Hiritartasun Digitalaren kongresuan

Kursaalen ospatzen den Hiritartasun Digitaleren kongresuan "haur seguroagoak mundu batean" (programan agertzen den bezala) Tanya Byron psikologa da lehen hizlaria

Saturday, May 01, 2010

Community Manager zer da?

Nonick conference eitbn ospatuko dela-ta, sareetan mugitzen den pertsonai berri bat ezagutu dut: Community Manager delakoa. Eta jakin gabe, pertsona ezagun batek lan hori zeukala enteratu naiz.
Orduan galdezka hasi naiz: zer da CM hori? Zer egiten du eta nola mugitu behar da?.
Wikipedian gaztelaniaz begiratu eta azalpen txiki bat zegoenez, euskarazko wikipedian kontzeptua sortzea bururatu zait, eta FaceBooeken lagunei "laguntza" eskatu.
Ingeleraz badago lan hori definituta, baina etxeetako edo propietateetako kudeaketari begira.

ERAIKUNTZA SOZIALA
Gai izango al gara denon artean kontzeptu berri hau eraikitzeko; eta batez ere gizartearen zerbitzuan dagoen sareetako dinamizatzaile bat lortu???? Ikusiko dugu... hurrengo kapituluan