Monday, October 22, 2012

AGREGAko objektuak

Objektu digitalak eskuratu ahal izateko esteka bat lortu Argia, soinua, materia eta energiarekin jolasten eta esperimentatzen

Friday, October 19, 2012

Bideoak Euskaratzeko

IRALEko irakasle jator batzuen laguntzarekin, Euskara ikasteko & hobetzeko saio batzuk ditugu Berritzegune Nagusian.
Horretan gabiltzala Emilo Pedrinacirekin izan dugun bideo-elkarrizketa bat hartu dugu langai bezala.
Bideoa Youtubeko BNren kanalean jarri eta DOC batean esandako hitzak azpititulatzeko moduan jartzen saiatu gara.
Bideoa ikusten duzunean aktibatu azpitituluak eta ikusteko modua izango duzu. Ondoren zer deritsozun esan mesedez!
Saiakera hau... Ikasteko da-ta ;-)
   
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
Ikusi pantailatxoan nola egin aktibatzeko:
  1. Youtubeko bideoaren azpiko barran klikatu azpitituluak agertzeko;
  2. Ondoren hizkuntza aukeratu: gure ekarpenak euskara izena du.
  3. Bukatzeko... eman feed-back-a zure iruzkinekin: zer deritsozu?

Thursday, October 18, 2012

Itzultzaile automatikoa

Testuak itzultzeko tresna berri bat jarri da martxan: itzultzaile gaztelaniatik euskarara pasatzeko.
Itzultzaile
Testu labur orokorrak eta webguneak gaztelaniatik euskarara itzultzeko bidea eskaintzen du Itzultzailek.

HITEGIA?
Argi dago laguntza-tresna bat dela eta ez hiztegi bat. Zerbitzariak ematen duen testua, egileek azpimarratzen dutenez "BETI gainbegiratu behar da. Itzuli nahi den testua ONDO idatzita egon behar da (tildeak, akats ortografikoak eta sintaxi zuzena zainduz).

NONDIK NORA
Bi lan modu dauzka Itzultaile zerbitzuak:
  • Zuk idazten duzun gaztelaniazko testu bat euskarara pasatzen du (abisatuz zuzena izan behar dela testua)
  • edo webgune bat itzuli URLa emanda. Kasu honetan tokia bera agertuko zaizu euskaraz, daukan itxura originalarekin, idudiekin eta elementu guztiekin... bere lekuan. Baina testuak euskaratuta.
Hau abantaila!


NOLA DABIL?
Testua zuzenean idazten duzunean, bi lehitxo agertuko dira: goikoan idatzitako originala, eta behekaldean itzulpena; hitz batekin zalantzarik izanez gero aukera ezberdinak adierazten ditu berdez.
Hau da beti ere testua gainbegiratu behar da ;-)

Wednesday, September 12, 2012

EKIZU!

Gaur Bilboko Alhondigan zortzi lagunen bilera izan dugu, hacktibista animatu batzuk, sarean eragina izateko.
Eta mezuak bidaltzeko eta komunikazioa errezteko, proposamenak konpartitzeko, talde osotu dugu: ekizu izeneko googlegroup bat sortuz.
Gustokoa baduzu sarean aritzea eta jendearekin proposamena ateratzea... animatu zaitez eta parte hartu ;-)
Eta zeuk ere... EKIZU!

Friday, May 18, 2012

Testu irakurgarriak idazteko

Idazteko asmoa dukazunean... pentsatu pixka bat puntu hauetaz:
  • Diseinuaz
  • Antolaeraz
  • Estiloaz
eta gehiago jakiteko jo Daniel Cassanyren La Cocina de la escritura liburura



Monday, April 30, 2012

Koldo Etxebarria sarituta

Basauriko San Jose ikastetxeko ikale ohien elkarteak IXATXAK saria eman dio Koldo Etxebarria margolari eta artistak, Eitbko blogetan irakurri ahal izan dugunez.
Bideo honetan aurkezpena eta Koldoren esker hitz  ak entzun ditzakegu.

Thursday, February 23, 2012

Primulak direla ta...

Ibilaldi goxo batekin hasi zena... lagun pare bat galtzerainoko zorian egon da! Eskerrak sare sozialak gauzak xamurtzeko balio dutela ;-) Bestela Jon eta Naiararen laguntasuna... akabo!

Wednesday, February 22, 2012

Primula zer dan adierazteko...

Atzo arratsaldean Galdakotik paseoan primula batzuk aurkitu nituen, eder ederrak, Ibilaldiaren bide-bazterrean. Bide hori, eta bazter goxo-goxo hau, Jongo eta Naiararekin gogoratzeko beta ematen didanez, twit bat bidali nien eta... hara non, Eguzkibegi ikastolan urteetan zehar ikasitako tipo gazte elegante eta wapo batek... ez zekien zer diren/ziren primulak!!
 Primulak daude jada #Galdakaon Ibilaldiaren bidean @JGGarai @... on Twitpic
Berben Xarma argitze aldera jakituria komunaren iturrira jo eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz berdin antzera deitzen direla ohartu nintzen/ginen: Primula Vulgaris.
Edozein kasutan, udaberria etortzeke, etortzeko, etortzear, etor.... dadila udaberriya!

Monday, January 30, 2012

Gogoratzea debekatuta

Sasoi baten gertatutakoa gogoratzea debekatuta zegoela uste dute Josu Martinezek eta Txaber Larreategik. Eta horregatik Saturraranen gertatutakoa gogora ekarri nahi izan dute.